XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onen oroipenean irakurtzen zan Siongo elizan Espiritu Santuaren etorrera dakarren ebangelioa.

Jerusalenen sortzen da liturji-urtea.

Ikusi dezute noski nola egiten zan Jerusalene liturji urtea eta batez ere Aste Santua.

Onezkero oartu zerate denok elizkizun guztiak gertatu ziran toki ber-berean egiten zirala.

Jesusalenek berari dagokion liturji berezia badu.

Ona emen gure liturji urtearen sorrera; uts egin gabe esan dezakegu Jerusalengo alderdietan egiten ziran elizkizunak izan zirala gure liturji atsegiñaren iturriak.

Kristoren antzekoak egiten gaitu.

Ontara dator liturji guzia.

Kristoren bizitzaren antzekoak egin nai gaitu, Beragana eramanaz.

Orra ba... Eteriak idatzitako liturjiak urte urrenetan garamazki Belenera Jesukristo jaio zan lekura.

Jerusalengo eliz nagusira Jose ta Mariak Aurra aurkeztu zuten tokira, Jerusalenera, bertan Erramu egunean garailari sartu zan urira; Jaunak azkeneko aparia egin izan zuen Zenakulo zeritzaion apari-lekura; Olibeteko agoni-tokira; eta esate batean esateko, nekeak eraman, il, lurperatu, berriz piztu, zerura igo, Espiritu Santua etorri egin zanera; leku guzi oietara ba garamazki Liturjiak.